Tailerrak 2.0:Gune laguntza
Tailerrak 2.0(e)tik
Galar. Nafarroako erdialdeko udalerria ( Iruñerria ). Mugak: iparraldean Iruñea, ekialdean Elortz eta Aranguren, eta mendebal eta hegoaldean Zizur. Garaiera 422 m.49,36 km2 eta 3.124 biztanle (galartarrak). Herrigune hauek osatzen dute Galarreko udalerria: Arlegi, Barbatain, Cordovilla, Espartza, Ezkirotz, Galar, Olatz Nagusia, Zubitza, Getze (herriburua), Berian eta Getzaurre (Beriaingo auzoa: "Poblado de Potasas"). Elortz erreka igarotzen da bertatik. Hizkuntza, gaztelania. XIX. mendearen bukaeran galdu zen euskara. Industria da bertako ekonomia iharduera nagusia (mea ustiakuntza, Potasas de Navarra; zurgintza; Langileen %63 ). Nekazaritza (garia, garagarra, mahastiak, ardiak; langileen %10)

